Don’t miss outtag icon
Are you tracking AI visibility, or guessing? Get clarity with Similarweb’s AEO ToolkitTry it nowbanner icon

Analyse de l'application Appa hi! pour le 11 janvier

Appa hi!

Appa hi!

  • CodeSyntax SL
  • App Store Apple
  • Gratuit
  • Éducation
Appa hi! Hika praktikatzeko eta ikasteko APPa duzu hau! Sartu, erantzun galderak eta joan mailak gainditzen. Hitanoa, alokutiboa, toka, noka... Badakizu zer diren? Berdin da! Oraintxe daukazu aukera hori guztia oso modu errazean praktikatzeko eta ikasteko, baita hutsetik hasita ere. 5 astean, zailtasunik gabe, hitanoaren oinarrizko egitura guztiak eskainiko dizkizugu eta, galdera-erantzun bidez, hika hitz egiten hasteko behar adina erreminta izango duzu. Hizkuntzaren alderdi bat praktikatzeko aplikazioa da Appa hi!, baina lasai, betiere alderdi ludikotik abiatuta. Hikaren alderdi teorikoa eta aditz-taulak ere aurkeztuko dizkizugu, baina ikasketa prozesuaren funtsa galdera-erantzun estiloko jokoa da. Euskaldun guztiei eskainia, gazte zein adineko, euskara-maila edozein dela ere. Egunero 10-15 minutu praktikatzen badituzu, 5 astean hika egiten hasteko prest izango zara. Horixe izan da gure buruari jarri diogun erronka: 35 eguneko epea. Bai, 35 egunean, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da: azalpenak, marrazkiak eta bideoak, adibideekin. Ondoren, azalpenekin lotutako galdera-sorta bat dator, zuzen asmatu beharreko partidak. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero, hurrengo egunean beste pilula bat egiteko aukera izango duzu. Eta aste bukaeran errepaso bat egongo da, eta maila bat igotzeko aukera. Guztira bost maila dira gainditu beharrekoak, aste bakoitzeko bat. Nor berak bere erritmora egin dezake prozesua. Egunero pilula bat osatuz gero, azkarrenak 5 astean lortuko du atal guztiak osatzea eta hitanoaren oinarri guztiak lantzea. Euskara batuko aditz eta galderekin batera, Appahi! aplikazioak herrietako hizkeretako hikako formak ere eskainiko ditu. Dagoeneko zure esku dituzu Oñati, Eibar, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako ikasgaiak eta une honetan lanean ari gara datozen hilabeteetan herri gehiagotako adizkiak eta galderak sortu eta plazaratzeko. Aplikazioa Badihardugu Euskara Elkarteak sortu du, CodeSyntax enpresaren laguntza eta garapen teknikoarekin. Aplikazioaren lehenengo bertsioa Oñatiko Udalaren babesarekin egin zen 2021. urtean, Oñatiko hika biziberritzeko Ingo xonau! proiektuaren barruan. Euskara Batuko atalerako, Ritxi Lizartzaren laguntza eta aholkularitza izan dugu. Gainera, Appa hi! egitasmo orokorrak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du. Eibarko bertsioak Eibarko Udalaren laguntza izan du (Ego Ibarra Batzordea, Euskara Saila eta Akebai egitasmoa). Leintz bailarako udalerrien kasuan (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) bertako udalen laguntza jaso dugu aplikazioen bertsioak garatzeko. Gainera, Arrasateko bertsioa lantzeko eta egokitzeko Goienaren eta Arrasateko euskaltegiko kideen laguntza izan dugu, eta Leintz euskaltegiko kideena ibarreko gainontzeko herrietarako. Eskerrik beroena eman nahi diegu guztiei. Proiektuaren informazio gehigarria Appahi.eus webgunean aurkituko duzu.
Appa hi!

Classement dans le store

Le classement des stores est basé sur plusieurs paramètres définis par Google et Apple.

Toutes les catégories dans
États-Unis--
Éducation dans
États-Unis--
Créez un compte pour voir les téléchargements mensuels moyensContactez-nous

Statistiques de classement dans le temps pour Appa hi!

Classement d'utilisation et classement Apple App Store de Similarweb pour Appa hi!

Classement

Aucune donnée disponible

Ranking par pays pour Appa hi!

Pays dans lesquels Appa hi! est le mieux classé dans ses principales catégories

Aucune donnée à afficher

Principaux concurrents & apps alternatives

Applications ayant une forte probabilité d'être utilisées par les mêmes utilisateurs, à partir du même store.

EmariApp

EmariApp

KALAKA KOOP. ELK. TXIKIA

Elhuyar hiztegia

Elhuyar hiztegia

Elhuyar Fundazioa

Labayru Hiztegia

Labayru Hiztegia

INSTITUTO DIOCESANO ESTANISLAO J. DE LABAYRU

BOGA2 - euskara ikasten

BOGA2 - euskara ikasten

FUNDACION CULTURAL PRIVADA AURTEN BAI

Appa hi! VS.

janvier 11, 2026